OHIKO BILERAK

Ohiko bileretan elkarren esperientziaz baliatuz eta koordinatuz Urteko Plana aurrera eramaten dugu. Ekintza askoren artean hurrengoak egiten ditugu:

- Ikastetxearen norabidea edo estrategiaren garrantziaz hausnartu.

- Tresnak ezagutu eta aplikatu.

- Ikastetxea hobeto antolatzekko bideak ezagutu eta partekatuz, ikaste-irakaste prozesuan sakondu.

- Gelako jarduerak praktika onekin lotu.

- Irakaste praktikaren autoebaluazioan eta koebaluazioan aritu, ebaluazioaren kultura bultzatuz.

- Esperientziak trukatuz, prestakuntza eta berrikuntza erraztu.

LABUR ESANIK...

NOIZ? Hiruhilekoan behin, 9:30etik eguerdiko 13:30era arte.

NON? Arrasateko  Institutuan

ZERTARAKO? Urteko Plana aurrera eramateko