Plan Estrategikoa

 

ZER DA PLAN ESTRATEGIKOA?

Ikastetxeak epe ertain eta luzeko erronkei erantzuteko hartzen dituen erabakiak jasotzen dituen dokumentua da. Horretarako prozesu egituratu eta parte-hartzaile batean oinarrituko da bere garapena. Lidergoa eta eskola zuzendaritzaren jarduna eraginkorra izango bada, estrategia argia izatea ezinbestekoa da; ildo estrategikoak definitzea eta helburuak zehaztea behar bat da etorkizunean non egon nahi dugun finkatzeko, eta horretan lagunduko digu Plan Estrategikoa garatzeak.

 

ZERTARAKO?

  • Ikastetxearen errealitatetik abiatu eta adostutako norabide bat markatuz helburu komun baten alde lan egiteko. Norabide hori Hezkuntza Sailaren ildo estrategikoekin lerrokatuko da eta ikastetxearen zeregina betetzen lagunduko du. 
  • Estrategia zehaztu eta lehentasunak markatzeko.
  • Ikastetxearen kudeaketa eraginkorra erdiesteko.

 

Baliabidea

Ikastaroan sartzeko:

 

 

 

PLAN ESTRATEGIKOA egite lagungarria den dokumentazioa eskuratzeko, hurrengo irudian klikatu: