Ikastetxe batek beste ikastetxe tutore bati laguntza eta orientabidea eskatu ahal dizkio bikaintzat jotako eta eredugarriak diren lorpen pedagogikoak ezagutu ahal izateko.

Deialdi ofiziala egon ohi da. Ikastetxe tutoreek beraien burua aurkezten dute eredugarria duten esperientzia eskaintzeko. Eskaintza osatua dagoenean zabaldu egiten da parte hartzeko aukera. Ikastetxeek interesatzen zaien esperientzia eskatzen dute. 

Azkenik, ikastetxe tutoreak egokitu zaien ikastetxeekin formazioa emateko egutegia finkatzen dute ikasturte hasieran.