Ohiko bileretan elkarren esperientziaz baliatuz eta koordinatuz Urteko Plana aurrera eramaten dugu; Ekintza askoren artean honelakoak egiten ditugu: Ikastetxearen norabidea edo estrategiaren garrantziaz hausnartu, tresnak ezagutu eta aplikatu; Ikastetxea hobeto antolatzeko bideak ezagutu eta partekatu; Ikaste-irakaste prozesuan sakondu: Gelako jarduerak praktika onekin lotu.Irakaste praktikaren autoebaluazioan aritu; Gelan ematen diren ekintzetan eragina izan; Lana eta ebaluazioa egiteko kultura komuna; HEZKUNTZA eta CURRICULUM proiektua hobetu. Partaide guztion artean lantalde koordinatuak bultzatzen ditugu, esperientziak trukatu eta prestakuntza eta berrikuntza erraztu.

                                                                                                                            

                                                                                             

             

  LABUR ESANIK...

 NOIZ? Hilean behin, 9:30etik eguerdiko 13:30era arte

 NON? Arrasateko  Institutuan

ZERTARAKO? Urteko Plana aurrera eramateko